XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DENAK EZAGUNAK Gizarajoak baserrian ezin etsi, eta gehienak probatu zituen.

Fabrikak, ehizak, txerri-hiltzeak....

Karneta ere atera zuen, gidatzeko karneta.

Kamionero hasi behar zuela eta kamioi koxkor bat erosi zuen.

Jendeak lan pixkat ematen zion herrian bertan: txekor bat eramatea zela, egur bila joatea zela, ahuntzak ekarri behar zirela... Baina beti herritik atera gabe.

Fama puxkat hartzen du eta hara non ateratzen zaion lantxo bat Donostian.

Non eta Donostian alajaina! Emazteak ez dio uzten eta lagunak ere nahiko beldur dira.